2011. urtean jaio zen, bazkide, korrikalari eta mendizale batzuei esker. Ofizialki sail honi abuztuan eman genion hasiera Peña Oroeleko oinezko lasterketan parte hartu genuenean. Bost izan ziren partaideak, baina ordutik aurrera, jendea gehituz joan da geroz eta gehiago. gaur egun berrogeita hamar partaide baina gehiago gara.
Mendira gerturatzeko modu berri hau garatzeko asmoa dugu. CVCE korrika sailak ez du soilik lehiatzeko helburua, baizik eta, baita ere, kirol mota honen bitartez ondo pasatzea eta mendiaz gozatzea. Donostialdeko mendietan, astebururo jende ugari ibili ohi da mendi lasterketan. Hala ere, nork ez du norbere buruarekiko erresistentzia eta sufrimendua deskubritzeko gogorik inguru natural eta isil batean egonda? Gozamenaren eta lehiaren arteko muga urratuta, ezin izango duzu atzera egin. Seguru asko, egutegiko proba batean parte hartuz gero, ezinezkoa egingo zaizu esperientzia ez errepikatzea, nahiz eta lehenengo lasterketa horretan denbora ona ez egin, edo espero izandako emaitza ez bete. Berdin izango da esprintean irabazteko lehian iritsi zaren edo gehienezko denboratik hurbil iritsi zaren: lagunen artean korrika egiten baduzu, helmugan eskainitako salda hartu eta gero, etxera iritsi eta interneten bidez begiratuko duzu, zure baldintzen arabera zailtasun eta distantzia erreferentziak hartuta, egokien datorkizun hurrengo lasterketa non eta noiz den.
Horrengatik, elkartetik, kirola hau gustuko duten bazkideak taldekatu nahi ditugu. Lagun gehiago izateak, maila desberdinetako taldeak osatzea posible bilakatuko du.
Aurten bigarren urtez jarraian barne kedada egutegia martxan jarri dugu, lagun berriak egin, harremanak estutu eta paraje berriak ezagutzeko asmoareakin. Hamar kedada desberdin antolatu ditugu urte osoan zehar antolaturik. Eta bukatzeko, tradizioa bihurtu den Babarrunjaleekin amaituko dugu, elkartetik Goizuetara eramaten digun 30 kilometroko binanako lasterketa, soilik bazkideentzat. Ondoren noski babarrunak jango ditugu.
Anima zaitez eta gerturatu elkartera. Gogoratu ekainaren erdialdera. Utzi itzazu zure izen-deiturak eta posta elektronikoa idazkaritzan, oraindik sail honen berri ez dakiten asko dago eta. Animatu ere urte ososan zeharreko irteeretara eta planetara.
Asier Arzelus, Mendi Lasterketen saileko arduraduna