CVCEko goi mendi eta eskalada saila bi zatitan banatua dago, alde batetik, “Vascalatzaileak”, non mendiko jarduerak sustatzen ditugun eta bestetik, “CVCE ekipatzaileak”, non eskalada bideen ekipamendu eta berrekipamendua egiten dugun.
Goi mendia eta eskalada gustatzen bazaizue, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzea proposatzen dizuegu. Izotz edo harkaitzean eskalada Penintsulako leku desberdinetan, batez ere Pirinio eta Picos de Europan. Ekintza batzuk Peñalara Elkartearekin batera egiten ditugu, bertan, mota guztietako eskalatzaile gogotsuak elkartzen gara (batzuk esperientziadunak besteak ez hainbeste) Pedriza, Galayos eta Ansó-n eskalatzeko. Giro atsegina eta parrak ziurtatuak daude.
Talde irekia da hau, helburua ondo pasa eta batez ere lagunartean gozatzea da. Beraz, eskalatzera joateko jendea ezagutu nahi baduzu edo kirola honetan hasi nahi baduzu eta ez badakizu nola, gurekin harremanetan jarri eta parte hartzen animatu! Bestalde, asko aritu bazara, esperientzia baliotsua emango diozu taldeari.
Hitzaldiak, ekintzak eta formakuntza tailerrak antolatzen ditugu, korapilo edo pareteko erreskate maniobren ikastaroak. Guzti hau irtereekin osagarria da. Noizbait proiektu dibertigarriren bat egiteko ideia eduki dugu, Faro de la Plata argiztatzeko gau-argazki bat atera adibidez ( Zer nolako pedrada!)
Entrenatzeko, “The Factory Boulder” ekin akordio bat sinatu dugu. CVCEko bazkideek, bereziki gazteenak, deskontu handiak dituzte bertan entrenatu eta dibertitzeko.
CVCE ekipatzaileak sailaren bitartez, eskalada-bide berriak ekipatu edo mantenimendua behar duten berrekipapena egiten dugu. Ingurumena errespetatuz eta naturan bizi diren espezieengan eragin gutxien sortzen saiatuz. Bideak ekipatu edo proiektuetan lan egiteko gogoak badituzu, ongi etorria izango zara!
Sailari buruzko informazio guztia, azken albisteekin batera, “Vascalatzaileak” taldearen Facebook-en topatu dezakezu.
Krokisak hemen.
Zure zain gaude!
Jon Garcia
Sergio Martín