Club Vasco de Camping Elkartea 1950 urtean sortutako mendi elkartea da. Ia 4000 bazkide ditu eta 2011 an Eusko Jaurlaritzak herri onurako elkartea izendatu gintuen. CVCE Mendi, Negu Kirolak eta Camping eta Caravaning  Federakuntzetara afiliatua dago.

Web orrialde honetan gure 10 sailetan egiten dugun ekintza ikusi ahal izango duzu. Mendi kirolaren barne eremu desberdinetan egiten diren jarduerak, mota guztietako mendi irteerak, ikastaroak, proiekzioak, material alokairua, argazki lehiaketak, mendiaren arloko kontsultak eta gure elkartean daukagun liburutegira sarrera, eskurtsio berriak diseinatu eta norako berriak ezagutu ahal izateko, filmak ikusteko aretoa, erakusketa gela non elkarteko bazkide zein lagunek beraien lanak zintzilikatzen dituzte (fotografikoak, piktorikoak, artistikoak), txikientzat ping pong-a, kontsultarako ordenagailuak…
 
Sei hilean behin gure aldizkaria Errimaiak bazkideen azken ekintzak, kezka-literarioak eta mendiaren munduko azken berriak argitaratzen ditu. Hortaz gain, aukera badago, gure jarduerarekin erlazionatutako monografikoak argitaratzen ditu baita ere. Urtero, aldizkariaren bigarren zenbakiarekin batera, elkartearen urteko jardueren egutegia banatzen dugu.

Bai bazkideak eta bai beren familiek, diru kopuru txiki baten truke, Uztarrozen (Erronkaribar) daukagun aterpera joan daitezke. Uztarrozeko aterpea abiapuntu ezin hobea da Nafar Pirinioetara joateko eta bide batez “CVCEko Mendi eta Natura Eskola” da gure saila desberdinak kudeatzen dituzten ikastaro teoriko-praktikoak aurrera eramateko.
 
Web orrialde honek nor garen azaltzen du, baina hobeto ezagutzeko edo Elkarteko kide izateko, gure egoitzara etor zaitezke. Bertako idazkaritzak, Amaia edo Iñakik gustura hartuko zaituzte.

Rafa Elorza (Lehendakaria)