Iraupen Eskiko Aurkezpena
Adituek garaian garaiko produktuak kontsumitu behar direla diote, beharbada hoberenak direlako. Iraupen eskia, fruiturik onenaren moduan, bere garaian egiteko kirola da. Mendi eta basoak txuriz estaltzen direnean, iraupen eskiak aukera paregabea ematen digu paisaia zoragarriak eta naturan kirola egiteak ekartzen dizkigun sentsazio izugarriak edukitzeko. Urtarriletik martxora astebururo irteerak antolatzen ditugu sentsazio horien bila joanda. Negu bakoitzean Val d”Azun, Pont d´Espagne, Nistos, Campan-Payolie, Le Somport edo gertuago dauden Abodi eta Issarbe bisitatzen ditugu. Guztira ehunka kilometro dira, non eskiatzaileak primeran pasatzen duten, maila batekoak zein bestekoak. Bakarka edo taldean joanda, aisialdiko iraupen eskiko CVCEko taldeak, gure gustuko kirola hau elkartekideekin partekatzea egiten du posible neguan zehar.
Africa Jimenez Iraupen Eskiko sailaren arduraduna (aisialdiko eskia) |
Vasco de Camping Elkarteak bere lehen urteetatik eski lasterketa eduki du bere jardueren artean. Gaur egun, Iraupen Eskiko sailaren partaideek, elkartearen aitzindari haien gogo berberaz ari gara lanean. Gure taldea adin guztietako eskiatzailez osatua dago, haurtzarotik hasi eta beteranoak arte. Pirinioetan egiten diren iraupen eskiko lasterketa gehienetan parte hartzen dugu, lasterketa herrikoiak izan nahiz federatuak izan. Urtean zehar, kontzentrazio eta entrenamenduak egiten ditugu. Ez gara, ordea, errendimenduan soilik oinarritutako taldea. Gure nahia da, batez ere, hasten ari diren gazteei baliabideak eta esperientzia eskaintzea. Lehentasunezko helburua dugu bizitza guztirako eskiatzaileak osatzea. Beste modu batera esanda, lehiaketaz gozatzea, lortutako emaitza kontutan hartu gabe. Eski lehiaketak erakartzen bazaitu, talde honetan ongi etorria izango zara, eta ahal den neurrian behar den laguntza eskainiko dizugu, lehiaketari begirako baliabideen eta formazioaren bidez. Josu Erkizia Iraupen Eskiko sailaren arduraduna (lehiaketa eskia) |