Datorren Urriak 29 an CVCKorrikako denboraldi amaiera ospatuko dugu. Urtero bezala, Donostiatik Goizuetaraino joango gara, bertan babarrunak bazkaltzeko asmoarekin. Bukatzerakoan Ikastolako dutxak erabiltzeko aukera daukagu eta etxera bueltatzeko autobusa baita ere.
Izen ematea eta ordainketa elkarteko idazkaritzan egin behar dira. Eskatzen diren datuak: Izena, telefono mugikorra, emaila, bazkidea zaren ala ez, ibilbide osoa edo erdia egin behar duzun eta itzultzeko autobusa erabili behar duzun ala ez.
Ibilbidea egiteko 5 aukera daude:
 
Donostia-SS -> Pardiola. 13Km korrika bidegorritik.
Donostia-SS -> Goizueta. 33Km korrika bidegorri eta mendiko pistatik.
Donostia-SS -> Goizueta. 35Km bizikletaz.
Pardiola -> Goizueta. 20 km korrika mendi pistatik.
Pardiola -> Goizueta. 20Km mendi-martxa.
 
Lasterketaren araudia hemen.