Mendia eta natura gustuko dutenentzat, desnibela handiak jasan gabe eta erritmo gogorrak segitu gabe,  hauxe da sail aproposa.  Paisaia, kolorea,  lagunarteko berriketa eta ibilbideko atsedenaldiez gozatzeko aukera paregabea ematen du xendazaletasunak. Anima zaitezte gurekin esperientzia hau bizitzera. Ibilbideak ez du 4 ordutik gora egingo, proposatutako geldialdien iraupena kontuan hartu gabe. Bazkaria eraman ohi dugu, arratsaldean Donostirako bidea hartuz.

Inguratzen gaituen natura ezagutu ahal izango dugu: bidezidorrak eta xendak, basoak, arroilak eta ibaiak, baseliza galduak, historiaz beteriko herrixkak… Azken batean, ingurua ezagutzeko beste modu batez gozatuko duzu.

Anima zaitez gurekin abentura hau bizitzera.

“Izar, muino, hodei, zuhaitz, txori, kilker, gizaki... zein bere munduan bizi da, baina mundu oro besteei dagokie. Izadiarekiko senidetasuna berreskuratuta bakarrik defendatu ahal izango dugu bizitza..." 1990eko abenduak 10.  Octavio Paz.

Xendazaletasun taldea