"Maiz ikusten dugu jendea bastoiekin oinez, gure inguruan jarduera físiko berria da zalantzarik gabe, baina Europan ordea ez, non, iparraldeko herrialdeetan, bere jatorria, jarraitzaile-multzo handia dauka."

Nordic Walking-a eskitik dator, iraupen eski edo eski nordikotik konkretuki, eta mendizaletasun arlora heldu da xendazaletasunaren eskutik. 2015 ko Batzarrean, FEDMEk bere organigramaren barne hartu zuen, eta ondorioz, EMF-k baita ere (Pyrenaica 261). Diziplina honen sustapena bultzatu nahi dugu saila berri bat sortzen. Honen helburua, ezagutzera eman, sustatu, garatu eta gorantz ari den jarduera hau antolatu gure kirol munduan. Mendian nahiz natura eremuetan ibiliko gara, baita hiri-eremuetan ere. Etxetik gertu, hoberena parketan egitea da, eta Elkarteak Donostian egingo ditu aktibitate guztiak.

Ikastaroen informazioa, ibilaldi osasungarriak eta eskurtsioak antolatzea izango da gure helburua.

Nordic Walking ez da bakarrik bastoiekin ibiltzea, ibiltzeko era berri bat da, martxaren mugimendu naturala erabilita eta mugitzeko teknika erraz bat ikasita (iraupen eskian bezala), bastoi berezi batzuen bitartez. Artikulazioen karga jaitsi egiten da ekintza hau ondo egiten bada. Orkatilak, belaunak, aldaka…asko sufritzen dute, eta kirola honekin besoak eta sorbalda erabiltzen direnez, gutxitu egiten da sufrimendu hori.  Ikasketa soilik irakasle gaituak emandako ikastaroetan lortzen da.

Nordic Walking-ek onura gehiago ekartzen ditu (zerrenda luzea da).


Ibilaldietarako izen ematea Elkartean egingo da, irteera baino 10 egun lehenago.
Bai Elkartetik eta bai komunikabideen bitartez, irteeren informazioa ematen joango gara, ordutegi eta ezaugarriak azalduz.

 

Ipar martxa lehiakorra duela gutxi sartu da Club Vasco de Camping Elkartean. Lehen FEDME lehiaketak 2017an egin ziren, eta, une horretan, ipar martxako lehiakide talde bat eratu zen eta proba ofizialetan parte hartzen hasi zen.

Hasieratik, taldekideok egutegiko proba nagusietan parte hartu dugu estatu osoan zehar. Espainiako banakako txapelketa, kluben arteko Espainiako txapelketa, Espainiako Kopako probak eta rankingeko probak. Euskadiko eta/edo Nafarroako beste lasterketa herrikoi batzuetan ere parte hartu dugu.

Orain arte, lortutako emaitzak oso onak izan dira, eta nabarmentzekoak dira 2018an eta 2019an Espainiako Kluben arteko Txapelketan gizonen taldeak lortutako hirugarren postuak, eta emakumeen taldeak 2018an Espainiako Kluben arteko Txapelketan lortutako bigarren postua eta 2019an lortutako laugarren postua, bai eta dagozkien kategorietan lortutako lehen postuak ere.

Baina gure helburua proba ofizial eta herrikoietan parte hartzea da, ahalik eta emaitzarik onenak lortuz eta teknika on batekin; beraz, denboraldia eta entrenamenduak denboraldiaren hasieran planteatzen ditugun lasterketetan parte hartzeko helburuen arabera planifikatzen ditugu.

Ipar martxa kirol ikuspegitik ezagutu eta lehiaketan hasi nahi duenak, ongi etorria izango da eta bere ezaugarri eta helburuen arabera orientatuko zaio.

Agustin Urretabizkaia eta Visi Madina

Ipar martxa lehiakorreko taldeko kapitainak