CVCE MENDIKO ESKIKO IRTEERA

larunbata - igandea\, 5 - 6 Api 2025

AZALPENA:

Datorren apirilak 5 eta 6ean CVCE-ren 75. Urteurrena dela eta, mendiko eskiko irteera bat egingo dugu. Helburua mendi eskiko zeharkaldi bat egitea da. Irteera larunbata apirilak 5 Pantikosako bainuetxetik emango zaio. Asmoa, Brazatoseko lepoa eta Arratailleko lepoa zeharkatu eta gero Wallon-eko aterpetxera ailegatzea da. Aterpetxean 15 pertsonentzako erreserba egin da, pentsio erdian. Hurrengo egunean igandea apirilak 6 ean, Wallon-eko aterpertik atera eta Marcadou leporuntz zuzenduko gara, gero zeharkaldi bate gin eta gero Pantikosako bainuetxetara ailegatzeko.

Panticosa-ko bainuetxetarako bidaia norberaren ibilgailuetan egingo da, eta aukera ona da ibilgailuak partekatzea gastuak banatzeko. Watshapp talde bat sortuko da irteera koordinatu ahal izateko.

Mendia eta naturan egiten den jarduera bat izanik, eguraldia, elur egoera eta mendiaren egoeraren menpe gaude, beraz aurkitzen ditugun egoeraren arabera hartuko dira erabakiak. Irteera hau goi mendiko irteera bat da beraz, dagokion prestakuntza fisiko eta tekniko egokia behar da irteera ondo osatzeko. Egun bakoitzeko 1300 m. ko desnibela gainditu beharko da eta elur mota desberdinetan eskiatuko dugu. Kontuan izan goi mendiko alpinismo teknikak erabiltzen jakin beharra dagoela.

Irteeran parte hartzeko beharrezko baldintzak:

  • Federatu-lizentzia edo asegurua izatea.
  • Jarduera egiteko behar den materiala izatea.
  • Erantzukizunpeko adierazpena sinatua idazkaritzan entregatzea.

Irteerarako beharrezko materiala:

  • Eski-materiala: Mendiko eskiko botak, Eskiak, Bastoiak, Foka-larruak, Kutxilak.
  • Segurtasun-materiala: Kaskoa, Pala, Sonda, Arva/DVA
  • Mendiko materiala: Pioleta, Kranpoiak.

Horri gehitu beharko zaizkio jarduera egiteko jantziak, motxilak, eguneko janaria, etab. Bakoitza bere materialaren arduraduna da, behar izan ezkero klubean alokagai daude 4 ekipo, ARVA/SONDA/PALA-koak.

OHARRA:
Ekitaldi hau ez da ikastaro edo jarduera gidatu bat. Irteerako parte-hartzaileek konpetenteak eta autonomoak izan behar dute.

Jarduera:
CVCE MENDIKO ESKIKO IRTEERA
task_alt
Izen-abizenak *
Fill out this field
Helbide elektronikoa *
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Pertsona kopurua *
Fill out this field
Telefonoa *
Fill out this field
Mezua *
Fill out this field
You need to agree with the terms to proceed
north