MENDI-IBILIAK
MENDI-IBILIAK
Kontsultatu egutegia hurrengo jardueretan parte hartzeko.
Atal honetan, mendiaz eta naturaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu, presarik eta desnibel handirik gabe. Paisaiak, koloreak eta hitzaldiak partekatzeko eta lurretik ikasteko irteerak dira. Ibilbideak lau ordutik gorakoak izaten dira, eta inguruneaz gozatzeko geldialdiak egiten dira.
Gurekin, inguratzen gaituen natura ezagutuko duzu: pistak, bidezidorrak, basoak, ibaiak, ermita galduak, historiaz betetako herriak… Gure ingurunea ezagutzeko beste modu bat da.
Anima zaitez abentura hau gurekin partekatzera!
Mendi-ibilien taldea

