“PICOS DE EUROPA”

IBILBIDEA / RECORRIDO:

-1. eguna/1er día: Donostia - Cardaño (1.315 m) – Espigüete (2.451 m) – Cardaño (1.315 m)
-2. eguna/2ºdía: Cardaño de Arriba (1.423 m) – Peña Prieta (2.539 m) - San Glorio (1.611 m)

Egunak : Irailak 30-Urriak 1  Fecha : 30 Sept.-1 Octubre
Ordua: 5:45 // 6:00  Hora:  5:45 //  6:00
Irteera: Aulario // Autobus geltoki berria  Salida: Aulario // Nueva estación autobuses
Arduradunak: Garbiñe Etxezarreta Juanfer Azcona  Responsables: Garbiñe Etxezarreta Juanfer Azcona
Iraupena: 6 ½  // 7 ordu  Duración: 6 ½  // 7 horas
Desnibelak: 1150 m / 1100 m  Desniveles: 1150 m / 1100 m
Zailtasuna: Zaila  Dificultad: Difícil
Laguntzaileak - Colaboradores: Donostia Kirolak – Gipuzkoako Foru Aldundia -Kutxabank
 
GOMENDIOAK / RECOMENDACIONES:

Ohikoak: mendiko botak, goretex edo txubaskeroa, txanoa eta eskularruak, jatekoa ( larunbata eta igandea) eta ura.
Las de costumbre: botas, gore o capa de agua o cortavientos, gorro, guantes, algo para picar  (sábado y domingo), y agua.

AZALPENA / DESCRIPCIÓN:

Lehen egunean, larunbatean; Hain nabarmen eta erakargarri suertatzen den mendi zuri honetara igotzeko bi aukera izango ditugu; bi taldetan banatuko gara alegia. Lehen aukera, zuzenean ekialdeko ertzetik igotzea da. Azpi-azpitik hartuko dugu ertza eta zuzenean gorantz egingo dugu. Hasieran bidetxoa, laster, ordea, eskuen laguntza beharko dugu. Erdi etzanda dauden paretetan gora ere egingo dugu, zutik, harriak oinetakoen zoruari heltzen diola nabarituz behar bada, edo orekatzeko badaezpada eskuko behatzak erabiliz. Berdin dio nola, baina beti gora, ezker-eskuin paisaia ederraz gozatuz.Baina gozamena beldur bilaka daiteke honelako tokietan ibiltzeko ohitura eduki ezean. Hori dela eta, bigarren aukera prestatu dugu, hego aldeko magaleko igoera klasikoa. Aereoa ez, baina aldapa gora bai! Hasieran pista pixka bat, eta gero zuzenean gora, beti ere tontorra begi-bistan dugularik. Bearrean, antolakuntzak erabakiko du nor dagoen gai A edo B ibilbidea egiteko. Goian bi taldeak elkartuko gara eta inguruko mendiei so eginez, eta bereziki hurrengo egunean egingo dugun ibilbideari erreparatuz, atsedena hartuko dugu. Azkenik, bigarren taldea igo den bide ber-beretik guztiok elkarrekin jaitsiko gara, elkarri harriak ez botatzeko kontu handiz. Otordu, argazki, geldialdi eta guzti sei ordu eta erdi inguru. Ibilbidean ez dago iturririk. Gaua: Camporredondo de Alba.
 
Primer día, sábado; Tendremos dos posibilidades para subir esta atractiva y notable montaña blanca, es decir, nos dividiremos en dos grupos. La primera opción es subir directamente por la arista este, que la tomaremos desde abajo del todo. Al principio seguiremos una senda, pero pronto necesitaremos utilizar las manos. Subiremos también por paredes inclinadas, de pie, notando cómo las suelas de las botas se agarran a la piedra, o bien apoyando los dedos de la mano para equilibrarnos. No importa cómo, pero siempre para arriba, disfrutando del hermoso paisaje a izquierda y derecha. Pero el placer podría convertirse en miedo si no se tiene la costumbre de caminar por tales terrenos. Por esto, hemos preparado una segunda opción, la clásica subida por la ladera sur. Al principio un poco de pista, y luego hacia arriba, siempre con la cima delante. En caso de necesidad los responsables decidirán a última hora quien está en condiciones de realizar el recorrido A o B. Una vez arriba, nos juntaremos los dos grupos. Tomaremos descanso mientras admiramos los montes circundantes y observamos el recorrido del día siguiente. Finalmente, bajaremos juntos por el mismo camino de subida del segundo grupo, prestando atención para no tirarnos piedras. Contando comida, fotos y paradas, alrededor de seis horas y media. No hay fuentes en la ruta. Noche: Camporredondo de Alba.
                                                                                                                                   
Bigarren egunean, igandean, Cardaño de Arriba herritik abiatzen den bide ona hartuko dugu. Bailara irekian gora eginez, Pozo de las Lomas lakuetara eramango gaitu, Agujas de Cardaño direlakoak zedarri erraldoi izango ditugularik. Bi lakuak atzean utziz, orratz horien aldameneko bidean gora egingo dugu, eta orduan azalduko zaizkigu Pico Tres Provincias eta Peña Prieta. Lehena inguratuz zuzenean bigarrenera igoko gara. Berez Cantabrian dagoen tontor honetatik Picos de Europa oso-osorik ikusten da, eguraldia lagun bada behintzat. Ikuspegi ederra benetan! Itzuleran, Pico Tres Provincias beste aldetik inguratuko dugu (tontorrera igotzeko aukera izango du nahi duenak, astirik bada), eta goi aldetik Cubil del Can tontorreraino iritsiko gara. Bertan hasiko da benetako jaitsiera, hasieran eskuen laguntza beharko delarik. Bailara bat gainetik inguratu eta ondoko bailarara pasako gara, eta azkenik Puerto de San Glorio.
Bertan ez dago ezer. Beraz, autobusez Paneseraino joango gara, bertan agurreko askaria egiteko.
Otordu, argazki, geldialdi eta guzti, zazpi ordu inguru. Ibilbidean ez dago iturririk.
 
Segundo día, domingo: Partimos de Cardaño de Arriba por un buen camino que sube por un valle abierto y nos lleva a los lagos de Pozo de las Lomas, teniendo a las Agujas de Cardaño cual gigante hito. Dejaremos abajo ambos lagos y subiremos al lado de las agujas. Es ahora cuando aparecerán el Pico Tres Provincias y Peña Prieta. Rodearemos el primero y subiremos a la segunda. Desde esta cima, que en realidad está en Cantabria, se pueden admirar los tres macizos de Picos de Europa, al menos si el tiempo lo permite. De regreso, rodearemos por el otro lado el Pico Tres Provincias (si hay tiempo, opcionalmente quien lo desee podrá subir al pico) y caminando por la parte superior llegaremos al pico Cubil del Can. La bajada, en realidad, comienza aquí, con un pequeño destrepe. Rodearemos por arriba un valle y pasaremos al valle vecino, para finalmente llegar al Puerto de San Glorio. No hay bar, así que iremos hasta Panes en autobús donde haremos la merienda de despedida. Contando comida, fotos y paradas, alrededor de siete horas. No hay fuentes en la ruta.
 
Donostiarako iritsiera: 21:00etan // Llegada a Donostia: 21:00
 
OHARRA / AVISO: meteorologiaren arabera, ibilbidean zein helburuetan aldaketak aurreikusi ditugu.
Está previsto que haya variaciones en el recorrido y/o en los objetivos según la meteorología.
 
BAZKIDEEK  / SOCIOS: 76 € //  GAINERAKOEK  / NO SOCIOS: 86 €
Izena ematerakoan  ordaindu behar da / Se deberá abonar en el momento de apuntarse
Inskripzioen hasiera: Irailak 11 astelehena / Apertura inscripciones: 11 septiembre lunes